2007-10-29

Hezitzaileek kontuan hartu beharko luketeena


Ume autistekin lan egiten due hezitzaileak heldutasun handia erakutsi behar du zenbait alderditan:
1.- Prestakuntza psikopedagogiko on bat eduki behar du, hau da, bere prestakuntza profesionalak kontuan hartu behar ditu:
-Umeen garapen normalaren pautak, oso ondo ezagutu behar ditu, erreferentzi marko bezala izateko.
-Oso baikorra eta beharrezkoa da “ume normalekin” lan egitea, hezkuntza berezian lan egin baino lehen.
-Ezagupen sakon bat izatea ume autistaren nortasuna eta portaerei buruz.
-Teoria eta teknika psikodinamikoak eta konduktistak ezagutu behar ditu.
-Hezitzailea informazio batetan ezin da oinarritu, oso ona izan arren. Formakuntza egoki bat jaso behar du, errekuperatu dezakegun umearen nortasuna jokoan dagoelako.
-Gai berean lan egiten duten adituekin elkartzea oso interesgarria izango da: kasuak kontrajartzeko eta kritikoki aztertzeko, egonezinak eta ezintasun sentzazioak aztertzeko; eta teknika eta metodologia pertsonalagoetan sakontzeko.

2.- Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da, izan ere, umeari lagundu behar dio eginkizun guztietan, baita ardura hauek gero eta gehiago hartzen lagundu behar dio.

3.- Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik portaera konkretuak hartuko dituelako.ç

4.- Itxaropena duen pertsona izan behar da.

Gehiago jakiteko jo ezazue hona.

2007-10-21

Nolakoak dira haur autistak?


Lehen autismo-agerpenak hiru urte bete baino lehen hasten dira beti, baina
lehen urtearen aurretik ez dira oso nabarmenak izaten. Honakoak dira autismo-arazodun
haurrengan ikusten diren ezaugarririk nagusienak: oso pasiboak izaten
dira, ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen eta inguruan dituzten
pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute. Hori dela eta,
zenbaitetan gurasoek semea edo alaba gorra dela pentsatzen dute, esaten dizkioten
soinuei eta hitzei ez baitie erantzuten. Haur horien defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen-jarraipidearekiko atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko
oinarrizko komunikazio-trebetasunen alterazio larriak baizik.

Haur autistengan alterazio eta jokaera jakin batzuk batera agertzen dira:


• Alterazioak gizarte-elkarreraginaren garapenean: Besteen afektuarekiko eta kontaktu fisikoarekiko isolamendu, axolagabetasun edo abertsio handia izaten dute agerpenik larriena.


• Irudimen-alterazioak: Haur autista askok jostailuak erabiltzen ditu, baina "benetan etekinik atera gabe", sentsazio hutsak bilatzeko manipulatzen ditu edo jolasa estereotipia bihurtzen.


• Komunikazio-alterazioak: Hitzezko lengoaian nahiz hitzezkoa ez den lengoaian komunikazio-narriadura kualitatiboa agertzen dute.


Informazio gehiago jasotzeko jo ezazue hona.

2007-10-08

BESTE BLOG INTERESGARRI BATZUK

Sarean beste blog interesgarri batzuk aurkitu ditut gai honi buruz hitz egiten dutenak. Ez daude autismoari soilik hitz egiten duten blogak, baizik eta gai horri buruzko berriren edo artikuluren bat dutenak, gehienbat hezkuntza bereziari buruz hitz egiten dutelako, autismoari erreferentziaren bat eginez.

Aurkitutako lehenengo blog-ean autismoa, ikasteko zailtasunak eta errealitate birtuala lotzen dute. Bertan, autismoa eta ikasteko zailtasunak dituzten pertsonekin erabili daitezkeen teknologia berriak aurkezten dizkigute. Gai interesgarria iruditu zait, izan ere, unibertsitatean ikasten ari naizen "Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak" ikasgaiarekin oso lotuta egon daiteke.

Bigarren blog batean, autismoa duten haurrentzako ipuinei buruz hitz egiten digute. Interesgarria iruditu zait, haurtzaroan ipuinak oso garrantzitsuak baitira umeentzako, eta komenigarria da jakitea zer nolako ipuinak erabili daitezkeen autismoa duen umee batekin.

Azkenik, nire moduan irakasle izateko ikasten egon den ikasle batek eginiko blog bat aurkitu dut. Ez du soilik autismoari buruz hitz egiten, baina horri buruzko artikulu interesgarri bat agertzen da.
Hauek dira nik aurkeztu dizkizuedan blog batzuk, baina esan beharra dago sarean hainbat eta hainbat web orri eta blog daudela gai honi buruz hitz egiten dutenak.