2007-12-21

Autismoaren tratamendua

Gaur egun onartuta eta egiaztatuta dago autismoaren eragilea, biologikoa dela eta ez ordea aldaketa psikogenetikoa. Egiaztapen honi esker hainbat programa berezi sortu izan dira, zenbait sintoma leundu ditzaketen sendagaiak ekoiztu eta aplikatzearekin batera. Jakina da, autismoa gaixotasun kronikoa dela, baina sortu diren tratamendu hauei esker haur eta heldu autistak, bere ahalmena hobeki garatu ahal izan dute, eta ondorioz beraien eta haien familien bizi kalitatea nabarmenki hobetu.
Orain arte zenbait tratamendu sortu izan dira autismoa tratatzeko, batzuk arrakastatsuagoak eta beste batzuk emaitza urriarekin. Dena den, garrantzitsua da azaltzea egiaztatuta dagoela, aurrerapenik hoberenak tratamenduak nahasten lortzen direla.
Jarraian azalduko dira daudenen artean ezagunenak direnak, nahiz eta batzuen aplikazioa gomendatuta ez egon. Gurasoak izanen dira, tratamendu hauetako bakoitzak dituen abantailak eta desabantailak ebaluatuko dutenak, beraien semearen kasuen arabera.
  • Jokaera aldaketa: Tratamendu hau orain arte dagoen eraginkorrenetakoa da, zeinak haurraren arreta lortzean eta haurra instituzio kontrolpean jartzea duen helburu. Honetan errefortzu positiboa erabiltzen da jokaera egokiak indartzeko eta desegokiak saihesteko, komunikazio jokaerak hobetzeko…
  • Jokaera terapia: Terapia hau baita ere Lovaas, ABA edo Skinner bezala ezaguna da eta konduktismoan oinarrituta dago. Honetan gaitasunak irakasten dira indartzaile eta higuingarrien bidez, hau da, saria eta zigorra.
  • TEACCH: Teknika hau, irudi eta kontzeptuak edo hitzak irudikatzen dituzten sinboloen bidezko ikus komunikazioan oinarrituta dago. Hau oso aukera egokia da arreta mantendu eta instituzio baten kontrolpean dauden haurrekin lan egiteko.
  • PECS (Picture Exchange Comunicatio System): Irakurketa-idazketa eta ikus komunikazio metodoa da.
  • Kimikoak edo farmakologiakoak: Hauek medikamenduen bidezko tratamenduak dira. Nahiko puntu eztabaidatua den arren, egia da zenbait haurrek beharrezkoak dituztela disfuntzioren bat izanez gero, adibidez epilepsia. Kasu hauetan oso garrantzitsua da jakitea gurasoek ez dituztela haurrak inoiz beraien kabuz medikatu behar, beti izan beharko da neurologo pediatra baten onespenarekin, medikamenduek eskaintzen dituzten aukerak eztabaidatu ondoren. Medikamendu hauen artean nagusienak honakoak dira. Fenfluramina, Ciproheptadina, Sertralina, Metilfenidato…
  • Gluten eta kaseinarik (esnean dagoen proteina) gabeko elikadura: Honetan egiten dena da haurren elikaduratik konposatu hauek atera zeinak gehien bat irinetan eta esnekietan agertzen baitira.
  • Bitaminosia: Haurra, bitamina jakin batzuekin hornitzean datza. Zenbait ikerketen arabera, haur batzuk hauen gabezia jasaten dute, hain zuzen ere B6 eta B12.
  • Doman, Filadelfia edo Afalse metodoa: Zenbait adituren arabera, metodo honek zerikusi gutxi dauka autismoarekin, jatorrian garun-elbarritasunerako eta arazo neuromotoreentzako sortu baitzen. Horregatik haurra ongi mugitu eta ibiltzen bada ez da beharrezkoa horrelako terapiarik.
  • Tomatis eta Berard metodoa: Metodo honen bidez lortu nahi dena da entzumenaren bidez haurra trebatzea eta horrela bere garunean bide berriak sortu. Dena den emaitzak nahiko eztabaidagarriak dira, eta horregatik gurasoek terapia hau erabiltzea kontutan hartu beharko zuten haien semeak soinuekiko gehiegizko sentikortasuna azaltzen badu.
  • Musikoterapia: Honen bidez, haurrarekiko lotura bilatzen da musika eta erritmoaren bidez. Badaude zenbait terapeuta, baieztatzen dutela posible dela nozio matematikoak barneratzea metodo honen bidez, hala ere ez da frogatu. Dena den zenbait haurrekin emaitza onak lortu dira.
  • Delfino terapia, ekino terapia…: Terapia mota hauek animaliekin egindakoak dira. Metodo hauekin, nahiz eta emaitza onak lortu edo ez lortu, umeek oso esperientzia ona izaten dute. Horregatik, horrelako terapiak prestatzea oso zaila izan arren, oso komenigarriak dira.
  • Zentzumen-integrazio terapia: Metodo hau 5 zentzumenetan hipersentsibilitatea duten autistei laguntzeko sortua da. Honen bidez zentzumen-esperientzia desberdinak aplikatzen dira, adibidez kulunkada, jauziak…

Autismoari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzue honake web horri honetara jo ezazue.

No hay comentarios: