2007-11-28

Autismoari buruzko bideo bat



Hemen daukazue autismoari buruzko bideo bat. Euskaraz bat jartzen ahalegindu naiz, baina ez dut bat ere ez aurkitu. Bideo hau, TVE 2- n emandako dokumental baten zati bat da, eta oso interesgarria iruditu zait. Hiru zatitan banatuta dago, eta hau lehenengoa da. Beste zatiak ikusi nahi badituzue jo ezazue Youtube-ra.

2007-11-16

Autismoari buruzko erreportaia TVE2-an


Mila umeetatik sei autistak dira. Sendaezina den gaixotasuna da, haien komunikatzeko eta sozializatzeko gaitasunean eragina duena. Gaur egun oraindik misterio bat da zerk eragiten duen autismoa, zein den bere iturburua. Gai hau "La noche tematica"-n (TVE2) jorratuko dute hiru dokumentalen bidez: Niños como los demás, Estoy junto a ti eta El autismo en el mundo.

Interesaturik dauden pertsonak, TVE2 kanalean larunbat gauean( Azaroak 17) 00.05-etan ikusi ahal izango dute erreportaia hau.


2007-11-12

Autismo motak

Autismoarekin erlazionatuak dauden sindrome eta egoera gehienak, espektro autistaren barruan koka ditzakegu. Espektro autistaren barruan hauek dira nahaste nabarienak: nahaste autista, garapenaren nahaste jeneralizatua, autismo atipikoa, eta Asperger nahastea. Hauekin batera, Rett nahastea eta haurtzaroaren desintegrazioaren nahasteak, osatzen dute garapenaren nahaste orokorren aukera nagusienak. Gaur espektro autismoaren nahastea, Asperger nahastea eta Rett nahastea azalduko ditut:
  • Espektro autismoaren nahastea. Nahaste hau daukaten pertsonek arazo sozialak eta komunikazioarenak izaten dituzte. jarrera errepikakorrak garatzen dituzte, eta beraien eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko. Espektro autismoaren nahastea duten umeek beste umeek ez bezala garatzen dira eta erritmo beretsuan ematen da garapena.
  • Asperger sindromea. 1944an Asperger-ek lau kasu klinikoen berri eman zuen. Autismo era desberdinak erakusten zituzten eta bere adimen ahalmenak, bakoitzarenak desberdinak izan arren, Kanner-ek deskribatutakoenak baino garaiagoak ziren. Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Nahaste hau duten pertsonek elkarrekintza arazoak, harremanetarako ez-ahozko arazoak, arazo psikomotoreak...etab izaten dituzte.
  • Rett sindromea. Rett sindromea oso gaitz neurologiko arraroa da, munduan zehar, 12.000 edo 15.000 bizirik jaiotako nesketatik 1 jasaten du sindrome hau, bakarrik nesken artean ematen da, nahiz eta bariante bat izan, mutilak ere afektatzen dituenak. Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira.


Informazio hau "Wikipediatik" aterata dago.

2007-11-05

Canneseko jaialdian autismoari buruzko dokumentala

Aurtengo Cannes-eko jaialdian, autismoari buruzko dokumental bat saritu egin dute "Elle s'apelle Sabine" izenekoa, Sandrine Bonnairek bere ahizpari egindako omenaldia dena. Oso harrera ona izan du Quinzaine des Réalisateurs-ean egindako proiekzioetan, zirrara eraginez jendartean eta prentsan.

Sabinek 38 urte ditu eta autista da. Azkenengo urteetan zentro berezi batean bizi da. Emakume horren bizimodua eta egunerokotasuna jasotzen du dokumentalak. Filmea Sabineren egoera laburbiltzen duten bi kutxekin hasten da, eta ondoren Sandrine Bonnair agertzen da bere ahizpa bizi den instituzioko taldea, haien eguneroko jarduerak, tentsioak, beste gaixoen gaixotasunak, hezitzaileen lana...etab. filmatzen.

Thomas Schmitt-ek ekoitzitako filmea da Mosaique Films-entzat eta Frantziako (France 3), Suitzako (TSR) eta Belgikako (RTBF) telebisten laguntzarekin koproduzitutakoa. Hala ere, oraindik ez dauka saltzaile internazionallik ezta banatzailerik.

Aipatu beharra dago informazio hau Berria egunkaritik eta "Cineuropa" web orritik atera dudala.