2007-11-12

Autismo motak

Autismoarekin erlazionatuak dauden sindrome eta egoera gehienak, espektro autistaren barruan koka ditzakegu. Espektro autistaren barruan hauek dira nahaste nabarienak: nahaste autista, garapenaren nahaste jeneralizatua, autismo atipikoa, eta Asperger nahastea. Hauekin batera, Rett nahastea eta haurtzaroaren desintegrazioaren nahasteak, osatzen dute garapenaren nahaste orokorren aukera nagusienak. Gaur espektro autismoaren nahastea, Asperger nahastea eta Rett nahastea azalduko ditut:
  • Espektro autismoaren nahastea. Nahaste hau daukaten pertsonek arazo sozialak eta komunikazioarenak izaten dituzte. jarrera errepikakorrak garatzen dituzte, eta beraien eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko. Espektro autismoaren nahastea duten umeek beste umeek ez bezala garatzen dira eta erritmo beretsuan ematen da garapena.
  • Asperger sindromea. 1944an Asperger-ek lau kasu klinikoen berri eman zuen. Autismo era desberdinak erakusten zituzten eta bere adimen ahalmenak, bakoitzarenak desberdinak izan arren, Kanner-ek deskribatutakoenak baino garaiagoak ziren. Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Nahaste hau duten pertsonek elkarrekintza arazoak, harremanetarako ez-ahozko arazoak, arazo psikomotoreak...etab izaten dituzte.
  • Rett sindromea. Rett sindromea oso gaitz neurologiko arraroa da, munduan zehar, 12.000 edo 15.000 bizirik jaiotako nesketatik 1 jasaten du sindrome hau, bakarrik nesken artean ematen da, nahiz eta bariante bat izan, mutilak ere afektatzen dituenak. Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira.


Informazio hau "Wikipediatik" aterata dago.