2007-10-08

BESTE BLOG INTERESGARRI BATZUK

Sarean beste blog interesgarri batzuk aurkitu ditut gai honi buruz hitz egiten dutenak. Ez daude autismoari soilik hitz egiten duten blogak, baizik eta gai horri buruzko berriren edo artikuluren bat dutenak, gehienbat hezkuntza bereziari buruz hitz egiten dutelako, autismoari erreferentziaren bat eginez.

Aurkitutako lehenengo blog-ean autismoa, ikasteko zailtasunak eta errealitate birtuala lotzen dute. Bertan, autismoa eta ikasteko zailtasunak dituzten pertsonekin erabili daitezkeen teknologia berriak aurkezten dizkigute. Gai interesgarria iruditu zait, izan ere, unibertsitatean ikasten ari naizen "Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak" ikasgaiarekin oso lotuta egon daiteke.

Bigarren blog batean, autismoa duten haurrentzako ipuinei buruz hitz egiten digute. Interesgarria iruditu zait, haurtzaroan ipuinak oso garrantzitsuak baitira umeentzako, eta komenigarria da jakitea zer nolako ipuinak erabili daitezkeen autismoa duen umee batekin.

Azkenik, nire moduan irakasle izateko ikasten egon den ikasle batek eginiko blog bat aurkitu dut. Ez du soilik autismoari buruz hitz egiten, baina horri buruzko artikulu interesgarri bat agertzen da.
Hauek dira nik aurkeztu dizkizuedan blog batzuk, baina esan beharra dago sarean hainbat eta hainbat web orri eta blog daudela gai honi buruz hitz egiten dutenak.