Autistak Hezkuntzan

2008-01-14

Munduko haur eta gazteen %20k buruko osasun arazoak dituzte

Artikulu honek gure gaiarekin oso lotura estua izan ez arren, oso interesgarria iruditu zait, izan ere, irakasle izango garenez, haur eta gazteekin lan egingo dugu, eta komenigarria da izan ditzaketen gaizotasunen berri izatea.
Hurrengo link-ean klikatuz gero Berria-n agerturiko artikulura joango zarete.

2008-01-10

Gai honi buruzko informazio gehiago


Interneten gai honi buruzko informazio ugari dago, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, nahiz eta azken honetan informazio gehiena egon. Gaur web orrialde interesgarri batzuen link-ak utziko dizkizuet informazio gehiago eskuratu dezazuen nahi izanez gero.


2008-01-09

Abestitxo bat


powered by ODEO

Odeotik lortutako abestitxo bat daukazue hemen. Ezetz asmatu zein den? Oso ezaguna da, eta entzutean berehala jakingo duzue erantzuna.

2008-01-08

Autismoari buruzko bideo gehiago

Aurreko sarrera batean autismoari buruzko bideo bat eskeini nizuen. Oraingo honetan, bideo horren jarraipena eskeintzen dizuet, izan ere, hiru zatitan banatuta aurkitzen da youtube-n.
Bigarren zatia
Hirugarren zatia

2008-01-07

Autismoari buruzko txostena



Interneten bilatuz, honako txosten hau aurkitu dut autismoari buruzkoa, batez ere hezkuntza munduari lotutakoa. Oso interesgarria iruditu zazkit bate ere pedagogia inplikazioak eta gelaren antolaketa atalak, izan ere, oso erabilgarriak izan daitezke irakasle izango garenerako. Denborarik izanez gero, irakurtzea gomendatzen dizuet.

2007-12-26

APNABI eta INEM-ek martxan jarri dute lanbide taller bat

Bigarren urtez APNABI-k(Bizkaiko Autismoa eta beste Autismoaren Espektro Nahasteak Dituzten Gurasoen Elkartea) eta INEM-ek (Instituto Nacional de Empleo) martxan jarri dute lanbide taller bat autismoan eta autismoaren beste espektroetan espezializatutako monitorean trebatzeko. Ekimen hau lanbide eta hezkuntza programa mixtoa da 25 urtetik gorakoentzat pentsatua.

Tallerrak hamabi hilabetez hogei parte-hartzaile izango ditu. Hauek, lanbide heziketa jasoko dute aldizkako lana eta praktika profesionalarekin.

Honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzue, jo ezazue APNABIren web orrira.

2007-12-21

Autismoaren tratamendua

Gaur egun onartuta eta egiaztatuta dago autismoaren eragilea, biologikoa dela eta ez ordea aldaketa psikogenetikoa. Egiaztapen honi esker hainbat programa berezi sortu izan dira, zenbait sintoma leundu ditzaketen sendagaiak ekoiztu eta aplikatzearekin batera. Jakina da, autismoa gaixotasun kronikoa dela, baina sortu diren tratamendu hauei esker haur eta heldu autistak, bere ahalmena hobeki garatu ahal izan dute, eta ondorioz beraien eta haien familien bizi kalitatea nabarmenki hobetu.
Orain arte zenbait tratamendu sortu izan dira autismoa tratatzeko, batzuk arrakastatsuagoak eta beste batzuk emaitza urriarekin. Dena den, garrantzitsua da azaltzea egiaztatuta dagoela, aurrerapenik hoberenak tratamenduak nahasten lortzen direla.
Jarraian azalduko dira daudenen artean ezagunenak direnak, nahiz eta batzuen aplikazioa gomendatuta ez egon. Gurasoak izanen dira, tratamendu hauetako bakoitzak dituen abantailak eta desabantailak ebaluatuko dutenak, beraien semearen kasuen arabera.
  • Jokaera aldaketa: Tratamendu hau orain arte dagoen eraginkorrenetakoa da, zeinak haurraren arreta lortzean eta haurra instituzio kontrolpean jartzea duen helburu. Honetan errefortzu positiboa erabiltzen da jokaera egokiak indartzeko eta desegokiak saihesteko, komunikazio jokaerak hobetzeko…
  • Jokaera terapia: Terapia hau baita ere Lovaas, ABA edo Skinner bezala ezaguna da eta konduktismoan oinarrituta dago. Honetan gaitasunak irakasten dira indartzaile eta higuingarrien bidez, hau da, saria eta zigorra.
  • TEACCH: Teknika hau, irudi eta kontzeptuak edo hitzak irudikatzen dituzten sinboloen bidezko ikus komunikazioan oinarrituta dago. Hau oso aukera egokia da arreta mantendu eta instituzio baten kontrolpean dauden haurrekin lan egiteko.
  • PECS (Picture Exchange Comunicatio System): Irakurketa-idazketa eta ikus komunikazio metodoa da.
  • Kimikoak edo farmakologiakoak: Hauek medikamenduen bidezko tratamenduak dira. Nahiko puntu eztabaidatua den arren, egia da zenbait haurrek beharrezkoak dituztela disfuntzioren bat izanez gero, adibidez epilepsia. Kasu hauetan oso garrantzitsua da jakitea gurasoek ez dituztela haurrak inoiz beraien kabuz medikatu behar, beti izan beharko da neurologo pediatra baten onespenarekin, medikamenduek eskaintzen dituzten aukerak eztabaidatu ondoren. Medikamendu hauen artean nagusienak honakoak dira. Fenfluramina, Ciproheptadina, Sertralina, Metilfenidato…
  • Gluten eta kaseinarik (esnean dagoen proteina) gabeko elikadura: Honetan egiten dena da haurren elikaduratik konposatu hauek atera zeinak gehien bat irinetan eta esnekietan agertzen baitira.
  • Bitaminosia: Haurra, bitamina jakin batzuekin hornitzean datza. Zenbait ikerketen arabera, haur batzuk hauen gabezia jasaten dute, hain zuzen ere B6 eta B12.
  • Doman, Filadelfia edo Afalse metodoa: Zenbait adituren arabera, metodo honek zerikusi gutxi dauka autismoarekin, jatorrian garun-elbarritasunerako eta arazo neuromotoreentzako sortu baitzen. Horregatik haurra ongi mugitu eta ibiltzen bada ez da beharrezkoa horrelako terapiarik.
  • Tomatis eta Berard metodoa: Metodo honen bidez lortu nahi dena da entzumenaren bidez haurra trebatzea eta horrela bere garunean bide berriak sortu. Dena den emaitzak nahiko eztabaidagarriak dira, eta horregatik gurasoek terapia hau erabiltzea kontutan hartu beharko zuten haien semeak soinuekiko gehiegizko sentikortasuna azaltzen badu.
  • Musikoterapia: Honen bidez, haurrarekiko lotura bilatzen da musika eta erritmoaren bidez. Badaude zenbait terapeuta, baieztatzen dutela posible dela nozio matematikoak barneratzea metodo honen bidez, hala ere ez da frogatu. Dena den zenbait haurrekin emaitza onak lortu dira.
  • Delfino terapia, ekino terapia…: Terapia mota hauek animaliekin egindakoak dira. Metodo hauekin, nahiz eta emaitza onak lortu edo ez lortu, umeek oso esperientzia ona izaten dute. Horregatik, horrelako terapiak prestatzea oso zaila izan arren, oso komenigarriak dira.
  • Zentzumen-integrazio terapia: Metodo hau 5 zentzumenetan hipersentsibilitatea duten autistei laguntzeko sortua da. Honen bidez zentzumen-esperientzia desberdinak aplikatzen dira, adibidez kulunkada, jauziak…

Autismoari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzue honake web horri honetara jo ezazue.

2007-12-12

Autismoari buruzko datu batzuk.

Interneten bilatzen, autismoari buruz hitz egiten duen artikulu bat aurkitu dut "Autismoa" izenburua duena eta Jabier Agirrek idatzitakoa. Bertan, gaixotasun honi buruzko informazio ugari ematen dute, baina niri deigarria iruditu zait jarraian eskaintzen dizuedan taula hori, datu interesgarri eta bitxiak ematen dituelako.
Autismoari buruzko datuak
• 10.000 eskolaumetatik, lauzpabost izaten dira autista.
• Ume autisten artean % 17 baino gutxiagok lortzen dute nahikoa
maila intelektual altua, eta % 75etik gora dira, gutxi-asko, adimen-
eskasia handiak dituztenak.
• Lau aldiz gehiago agertzen da mutikoengan, neskengan baino (3
aldiz gehiago, beste datu batzuen arabera).
• Ez dago argi oraindik zergatik gertatzen den, baina azkeneko
ikerketen arabera badirudi eragin genetikoren bat badela, arazo
zerebralekin batera.
• Klase sozial guztietan izaten da; altuetan nahiz baxuetan.
• Ume autistaren etorkizuna, minusbaliaren araberakoa da.
Adimen-kozientea (A.k. edo IQ) da, oraindik ere, faktore aurresalerik
onena, baina garbi eta onartua dago ume autista gehienek
beren bizitza osoan asistentzia beharko dutela.
• Sindrome honentzat oraingoz ez dago tratamendu espezifikorik.

2007-12-05

Autismoari buruzko Power Poin bat

Azken egun hauetan Slideshare web orriari buruzko berri eman didate. Web orri honetan sarean dauden Power Point-ak hainbat hizkuntzatan eskuratzeko aukera ematen digute. Jarraian autismoari aurkitutako bat duzue, euskaraz aurkitutako bakarra. Hemendik irakurle guztioi animatu nahi zaituztet etxean dituzuen euskarazko power pointak bertan jartzeko, besteoi lagundu ahal izateko.

2007-11-28

Autismoari buruzko bideo bat



Hemen daukazue autismoari buruzko bideo bat. Euskaraz bat jartzen ahalegindu naiz, baina ez dut bat ere ez aurkitu. Bideo hau, TVE 2- n emandako dokumental baten zati bat da, eta oso interesgarria iruditu zait. Hiru zatitan banatuta dago, eta hau lehenengoa da. Beste zatiak ikusi nahi badituzue jo ezazue Youtube-ra.

2007-11-16

Autismoari buruzko erreportaia TVE2-an


Mila umeetatik sei autistak dira. Sendaezina den gaixotasuna da, haien komunikatzeko eta sozializatzeko gaitasunean eragina duena. Gaur egun oraindik misterio bat da zerk eragiten duen autismoa, zein den bere iturburua. Gai hau "La noche tematica"-n (TVE2) jorratuko dute hiru dokumentalen bidez: Niños como los demás, Estoy junto a ti eta El autismo en el mundo.

Interesaturik dauden pertsonak, TVE2 kanalean larunbat gauean( Azaroak 17) 00.05-etan ikusi ahal izango dute erreportaia hau.


2007-11-12

Autismo motak

Autismoarekin erlazionatuak dauden sindrome eta egoera gehienak, espektro autistaren barruan koka ditzakegu. Espektro autistaren barruan hauek dira nahaste nabarienak: nahaste autista, garapenaren nahaste jeneralizatua, autismo atipikoa, eta Asperger nahastea. Hauekin batera, Rett nahastea eta haurtzaroaren desintegrazioaren nahasteak, osatzen dute garapenaren nahaste orokorren aukera nagusienak. Gaur espektro autismoaren nahastea, Asperger nahastea eta Rett nahastea azalduko ditut:
  • Espektro autismoaren nahastea. Nahaste hau daukaten pertsonek arazo sozialak eta komunikazioarenak izaten dituzte. jarrera errepikakorrak garatzen dituzte, eta beraien eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko. Espektro autismoaren nahastea duten umeek beste umeek ez bezala garatzen dira eta erritmo beretsuan ematen da garapena.
  • Asperger sindromea. 1944an Asperger-ek lau kasu klinikoen berri eman zuen. Autismo era desberdinak erakusten zituzten eta bere adimen ahalmenak, bakoitzarenak desberdinak izan arren, Kanner-ek deskribatutakoenak baino garaiagoak ziren. Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Nahaste hau duten pertsonek elkarrekintza arazoak, harremanetarako ez-ahozko arazoak, arazo psikomotoreak...etab izaten dituzte.
  • Rett sindromea. Rett sindromea oso gaitz neurologiko arraroa da, munduan zehar, 12.000 edo 15.000 bizirik jaiotako nesketatik 1 jasaten du sindrome hau, bakarrik nesken artean ematen da, nahiz eta bariante bat izan, mutilak ere afektatzen dituenak. Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira.


Informazio hau "Wikipediatik" aterata dago.

2007-11-05

Canneseko jaialdian autismoari buruzko dokumentala

Aurtengo Cannes-eko jaialdian, autismoari buruzko dokumental bat saritu egin dute "Elle s'apelle Sabine" izenekoa, Sandrine Bonnairek bere ahizpari egindako omenaldia dena. Oso harrera ona izan du Quinzaine des Réalisateurs-ean egindako proiekzioetan, zirrara eraginez jendartean eta prentsan.

Sabinek 38 urte ditu eta autista da. Azkenengo urteetan zentro berezi batean bizi da. Emakume horren bizimodua eta egunerokotasuna jasotzen du dokumentalak. Filmea Sabineren egoera laburbiltzen duten bi kutxekin hasten da, eta ondoren Sandrine Bonnair agertzen da bere ahizpa bizi den instituzioko taldea, haien eguneroko jarduerak, tentsioak, beste gaixoen gaixotasunak, hezitzaileen lana...etab. filmatzen.

Thomas Schmitt-ek ekoitzitako filmea da Mosaique Films-entzat eta Frantziako (France 3), Suitzako (TSR) eta Belgikako (RTBF) telebisten laguntzarekin koproduzitutakoa. Hala ere, oraindik ez dauka saltzaile internazionallik ezta banatzailerik.

Aipatu beharra dago informazio hau Berria egunkaritik eta "Cineuropa" web orritik atera dudala.

2007-10-29

Hezitzaileek kontuan hartu beharko luketeena


Ume autistekin lan egiten due hezitzaileak heldutasun handia erakutsi behar du zenbait alderditan:
1.- Prestakuntza psikopedagogiko on bat eduki behar du, hau da, bere prestakuntza profesionalak kontuan hartu behar ditu:
-Umeen garapen normalaren pautak, oso ondo ezagutu behar ditu, erreferentzi marko bezala izateko.
-Oso baikorra eta beharrezkoa da “ume normalekin” lan egitea, hezkuntza berezian lan egin baino lehen.
-Ezagupen sakon bat izatea ume autistaren nortasuna eta portaerei buruz.
-Teoria eta teknika psikodinamikoak eta konduktistak ezagutu behar ditu.
-Hezitzailea informazio batetan ezin da oinarritu, oso ona izan arren. Formakuntza egoki bat jaso behar du, errekuperatu dezakegun umearen nortasuna jokoan dagoelako.
-Gai berean lan egiten duten adituekin elkartzea oso interesgarria izango da: kasuak kontrajartzeko eta kritikoki aztertzeko, egonezinak eta ezintasun sentzazioak aztertzeko; eta teknika eta metodologia pertsonalagoetan sakontzeko.

2.- Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da, izan ere, umeari lagundu behar dio eginkizun guztietan, baita ardura hauek gero eta gehiago hartzen lagundu behar dio.

3.- Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik portaera konkretuak hartuko dituelako.ç

4.- Itxaropena duen pertsona izan behar da.

Gehiago jakiteko jo ezazue hona.

2007-10-21

Nolakoak dira haur autistak?


Lehen autismo-agerpenak hiru urte bete baino lehen hasten dira beti, baina
lehen urtearen aurretik ez dira oso nabarmenak izaten. Honakoak dira autismo-arazodun
haurrengan ikusten diren ezaugarririk nagusienak: oso pasiboak izaten
dira, ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen eta inguruan dituzten
pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute. Hori dela eta,
zenbaitetan gurasoek semea edo alaba gorra dela pentsatzen dute, esaten dizkioten
soinuei eta hitzei ez baitie erantzuten. Haur horien defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen-jarraipidearekiko atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko
oinarrizko komunikazio-trebetasunen alterazio larriak baizik.

Haur autistengan alterazio eta jokaera jakin batzuk batera agertzen dira:


• Alterazioak gizarte-elkarreraginaren garapenean: Besteen afektuarekiko eta kontaktu fisikoarekiko isolamendu, axolagabetasun edo abertsio handia izaten dute agerpenik larriena.


• Irudimen-alterazioak: Haur autista askok jostailuak erabiltzen ditu, baina "benetan etekinik atera gabe", sentsazio hutsak bilatzeko manipulatzen ditu edo jolasa estereotipia bihurtzen.


• Komunikazio-alterazioak: Hitzezko lengoaian nahiz hitzezkoa ez den lengoaian komunikazio-narriadura kualitatiboa agertzen dute.


Informazio gehiago jasotzeko jo ezazue hona.

2007-10-08

BESTE BLOG INTERESGARRI BATZUK

Sarean beste blog interesgarri batzuk aurkitu ditut gai honi buruz hitz egiten dutenak. Ez daude autismoari soilik hitz egiten duten blogak, baizik eta gai horri buruzko berriren edo artikuluren bat dutenak, gehienbat hezkuntza bereziari buruz hitz egiten dutelako, autismoari erreferentziaren bat eginez.

Aurkitutako lehenengo blog-ean autismoa, ikasteko zailtasunak eta errealitate birtuala lotzen dute. Bertan, autismoa eta ikasteko zailtasunak dituzten pertsonekin erabili daitezkeen teknologia berriak aurkezten dizkigute. Gai interesgarria iruditu zait, izan ere, unibertsitatean ikasten ari naizen "Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak" ikasgaiarekin oso lotuta egon daiteke.

Bigarren blog batean, autismoa duten haurrentzako ipuinei buruz hitz egiten digute. Interesgarria iruditu zait, haurtzaroan ipuinak oso garrantzitsuak baitira umeentzako, eta komenigarria da jakitea zer nolako ipuinak erabili daitezkeen autismoa duen umee batekin.

Azkenik, nire moduan irakasle izateko ikasten egon den ikasle batek eginiko blog bat aurkitu dut. Ez du soilik autismoari buruz hitz egiten, baina horri buruzko artikulu interesgarri bat agertzen da.
Hauek dira nik aurkeztu dizkizuedan blog batzuk, baina esan beharra dago sarean hainbat eta hainbat web orri eta blog daudela gai honi buruz hitz egiten dutenak.